Kananga
(Antzina Luluaburg). Zaireko hiria, Kasai-mendebaleko eskualdeko hiriburua, herrialdearen erdialdean. 704.211 biztanle (1976). Lulua ibaiaren ondoan dago, Lumumbashi eta Ileboko ibai-portuaren artean. Diamanteak, kafea, kotoia, palma olioa, arroza, etab. Zaireren independentziaren ondoko hamabost urteetan berebiziko hazkundea izan zuen.