kanaandar
iz. eta izlag. Kanaanen bizi dena, Kanaangoa. || Kanaandarren hizkuntza. v Hizkl. Hebreera arkaikotzat har daiteke kanaandarra. Uste denez kanaandarrak dira alfabetoa erabili zuten lehenengoak. Brontze Aroko aurkikuntza batzuetan ikusten da kanaandar hizkuntzaren idazkera fenizieraren antzekoa zela. Era berean, Ras Shamra-n alfabeto kuneiforme bat aurkitu zen; eta dirudienez, bi alfabeto horiekin batera, Mesopotamiako silabakako alfabeto kuneiformea ere erabiltzen zuten kanaandarrek. v Kanaandar hizkuntzak. Ipar-erdialdeko edo ipar-mendebaleko hizkuntza semitikoak; hebreera, moabita, feniziera eta punikoa hartzen dituena. Antzina Palestinan, Siriako kostaldean eta Mediterraneoko kolonia batzuetan hitz egiten ziren kanaandar hizkuntzak. Hebreera da bizirik iraun duen kanaandar hizkuntza bakarra.
- kana 2
- Kana
- kana 1
- Kanaan
- Kanaan
- kanaandar
- kanabazeo
- kanabera
- kanaberadi
- kanabinazeo
- Kanada