kana 2
iz. Hizkl. Japoniar silabakako bi idazkeretako bakoitza (katakana eta hiragana). Horietako bakoitzak japonieraren soinu guztiak adieraz ditzake. Bien osagai sinpleak txinatarren ikurretatik eratorriak dira, baina zeregin desberdinak dituzte eta estilistikaren aldetik bereizi egiten dira. Katakana sistemaren ikurrak, angelu itxura dutenak, hitz arrotzetarako, telegrametarako, haurren liburu batzuetarako, eta idatzizko komunikabide eta telebistako iragarkien titularrak idazteko erabiltzen dira. Hiragana, berriz, ikur etzanak eta ederrak dituena, japoniera berrian erabiltzen da batez ere, gramatikako funtzioak adierazteko. Sistema hauen premia sortu zen txinatarraren ikurrak (kanji ) ez zirelako japoniar hizkuntzaren berezitasun guztiak adierazteko gauza. Japonierako idatzi batek, beraz, kanji, hiragana eta, zenbaitetan, katakana ikurrak izaten ditu.