kanabera
iz. Bot. Landare lastoduna, eremu hezeetakoa, 4 metroko garaiera izan dezakeena, zurtoin zuzena eta leuna duena (Arundo dunax). Kanaberak zurtoin gogor malgua, egurtsua, barru-hutsa eta azal leunekoa izaten du, hostoak luze zabalak eta iraunkorrak. Lorea buru txiki askoz osatua eta zabalera handian banatua du, kolorez hori zurixka. Berez sortaldeko landarea da, baina Mediterraneo itsasoaren inguruetako lurraldeetan ere oso zabaldua dago gaur egun. Leku hezeetan hazten da. Arrantzako eskutresnak egiteko erabiltzen da batez ere. ik. seska. || Kanaberaren zurtoin edo lastoa, edo zurtoin honen zati bat. || Kanaberaren antzeko landareei ematen zaien izena. v Eskuzko arrantzan hariari eta amuari eusteko erabiltzen den haga luzea.