Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalzada Ugarte, Julen

Bizkaitar euskaltzale eta burkide abertzalea (Busturia, 1935). Apaiz egin zen 1958. urtean. 1969. urtean atxilotu eta 12 urteko kartzela eman zioten frankismoaren aurkako gose greba batean parte hartzeagatik. Burgosko auzian ere hamabi urteko kartzela eman zioten ETAko militanteak babesteagatik. 1976. urtean espetxetik irten eta helduen euskalduntze eta alfabetatzean jardun zuen AEKn.