Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaltzio

iz. Kim. Gai bakuna, ornodunen hezurduraren osagaia, metabolismoan funtsezko (Ca; at.-z. 20; at.-m. 40,08; balentzia 2). Metal lurralkalino biguna. Izadian oso hedatua da silize harrien osagai gisa. 845 °C-tan urtzen da. Kaltzita eta aragonita (CaCO3), dolomita (CaCO3, MgCO3) eta fosforita [(Ca3(PO4)2] kaltzioaren mineralak dira. Aire hezeetan oxidatzen da eta ura bereizten du, hidrogenoa galaraziz. Kaltzioa ornodunen hezurduraren osagaia da, eta guztiz funtsezkoa gizakien metabolismoan. Metala joan den mendean bakartu zen eta garbia denean aplikazio gutxi baditu ere (beste zenbait metalen aleazioen osagai gisa), haren konposatuak oso erabiliak dira.  v  Kaltzio fosfatoa. ik. fosfato.  v  Kaltzio hidroxidoa. Ca(OH)2. ik. kare hil.  v  Kaltzio hipokloritoa. Lixibetan garbikari eta piszinetan desinfektazio eragile gisa erabiltzen den gaia [Ca(ClO)2].  v  Kaltzio karbonatoa. Azido karbonikoaren kaltzio gatza (CaCO3). Izadian gai inorganiko zabalduenetarikoa da. Jalkin harrien (kararriak) osagai nagusia da eta ia hutsa aurkitzen da kaltzitan, marmolean eta igeltsuan. Uretan nekez urtzen da. Berotu ondoren karbono dioxidoa askatu eta karea eratzen du (CaO). Karbonato sodikoa lortzeko (Solvay prozedura) eta altzairuaren fabrikazioan (burdina mearen fundizioan) erabiltzen da.  v  Kaltzio karburoa. Oxido kaltzikoa eta ikatza labe elektrikoan berotuz lortzen den produktua (CaC2). Urarekin erreakzionatu eta azetilenoa ematen du.  v  Kaltzio oxidoa. ik. kare bizi.  v  Kaltzio sulfatoa. Anhidroa (CaSO4) etaidratatua edo igeltsua (CaSO4.2H2O) izan daiteke. Anhidroa Portland porlanaren gogortze abiadura kontrolatzeko, papergintzan, oihalgintzan eta lurra neutraltzeko erabiltzen da.  v  Kaltzio sulfuroa. CaS. Kaltzio sulfato hautsa eta ikatza berotuz lortzen da. Erabilerak: pinturak egiteko, labaingarri gisa, etab.