kaltzinazio
iz. Kim. Beroaren bidez, kaltzio karbonatotik (CaCO3) karbono anhidridoa (CO2) ezabatzeko eta kaltzio oxidoa (CaO) edo kare bizia lortu beharrez karobietan egiten den eragiketa. Izen hori berau antzeko prozesuak adierazteko ere erabiltzen da, hala nola alumina (Al2O3) lortzeko egiten den aluminio hidroxidoaren [Al(OH)3] kaltzinazioa.