kaltzifikazio
iz. Med. Kaltzio gatzak (karbonatoak eta fosfatoak) ehunetan eta organoetan pilatzea. Hezurrak osatzen ari direnean gertatzen da batez ere kaltzifikazioa, alegia, ehun osteoidea hezur bihurtzen ari den bitartean. Baina patologiazko egoeretan ere izaten da kaltzifikazioa, hala nola hezurrak haustean edo tuberkulosiak kaltetutako ehunetan, zelulen metabolismoan aldaketak izan direnean edo zelulak gutxitzen edo hiltzen ari direnean. Era berean, arteriosklerosia dutenek, edo Reklinghausen-en eritasuna… kaltzifikazioak izaten dituzte.