kaltziferol
iz. Biokim. D2 bitamina, esterolen saileko alkohola. Ergosterola izpi ultramorez irradatzean eratzen da. Kaltziferol urritasunak errakitismoa dakar haurretan eta osteomalazia helduetan (hezur ehunaren desmineralizazioa). Eritasuna modu egokian tratatzen ez bada, hezurren okerrerak iraunkorrak dira. Haur errakitikoak probitaminen bilakaera dakarten izpi ultramoreen eraginpean (eguzkitan edo lanpara berezien bidez) jartzeak urritasunaren sintomak hobetzen ditu. Eritasunaren tratamenduan, bestalde, D bitamina hartu beharra dago. D bitamina bereziki ugaria da itsas animalia zenbaiten gibelean (bakailoa, atuna, berdela, etab.).