Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaltziesponja

iz. Zool. Poriferoen philum-eko izen bereko klaseko belaki mota, eskeletoa banakako karegaiez, makila txiki edo orratz itxurakoz eratua duena. Oso mami bigun gutxi duenez, bizirik edo hila egon, ez da aldatzen itxuraz. Irteerako zulo nagusi bat edo bi eta hodi bakarreko edo hodi anitzeko barrunbea izan dezake; horren arabera askon, sikon edo leukon egitura dutela esaten da. Zuhaitzaren antza izaten dute gehienek eta leku ilunak eratzen dituzte beren koloniak lurrari itsasterakoan. Izen bereko klasea, 300 bat mota biltzen dituena.