Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaltzedonia

Antzinako hiria, Bosforoko itsasartearen ekialdeko ertzean, gaur egungo Istanbulen aurrez aurre, Üskudar-en hegoaldean. Han bildu zen 451n Kaltzedoniako Kontzilioa. Turkiarrek eraikuntzarako harrobiak egin zituzten bertan. Gaur egun Istanbulen auzoa da. 455.465 biztanle (1980).  v  Kaltzedoniako Kontzilioa. Elizaren laugarren kontzilio ekumenikoa, 451. urtean Marziano enperadoreak deiturik bildua. 520 apezpiku inguru bildu ziren. Dotrinari dagokionez, Nizeako kredoa eta Konstantinoplako kredoa onartu ziren; Nestorioren kontra, Kristoren gizonezko eta jainkozko pertsonen batasuna aldarrikatu zen; monofisiten kontra, Jesu Kristoren izaera bakarra. Kontzilio haren ondoren monofisitak eta koptoak eliza katolikotik bereizi ziren.