kadmio
iz. Gai bakuna, metal zuria eta malgua, 320 °C-tan urtzen dena (Cd). v Zuri-urdina da, hariz edo xaflaz osatua. 321 °C-tan urtzen da. Eztainua baino gogorragoa eta zinka baino bigunagoa da. Azken honen antza du eta beraren meetan aurkitzen da, multzo txikietan betiere. 1817an aurkitu zen. Bere gatzetan beti +2 oxidazio gradua agertzen du eta osatzen dituen konposatuak zuriak izan ohi dira, sulfuroa, CdS, izan ezik, hura horia izaten baita, haren izenak dioen bezala (kadmio = “horia”). Burdina, altzairua, kobrea eta zenbait aleazio herdoil ez daitezen babesteko egokia da. Elektrizitate bateria berriro kargagarriak egiteko ere erabiltzen da. Aleazioak eratzen ditu metal astun askorekin. Bestalde, neutroi geldiak absorbitzeko ahalmen handia duenez, pila atomikoetan erabili ohi da.