Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kadentzia

iz. Hots edo mugimenduen errepikatze erregularra. || Erritmoa.  v  Dantzariaren mugimendua erregulatzen duen hotsaren neurria.  v  Lit. Azentu eta pausen banaketa egokia prosan eta poesian.  v  Mus. Lotura harmonikoen segida, musika esaldi baten etenaldi edo amaiera adierazten dutenak. Hainbat motatako kadentziak dira. Kadentzia perfektua, dominanteko akordea lotzen du tonikako akordearekin. Kadentzia ezperfektua edo semikadentzia, tonikako akordetik dominantera doa. Kadentzia etena, berriz, dominantetik beste akorde batera, baina ez tonikara. Kadentzia plagala, subdominanteko akordea tonikarekin lotzen duena da.  v  Zinemagintzan, filma hartzeko eta proiektatzeko lastertasuna. Giza begiak egokien hartzen duen kadentzia hogeita lau irudi segundokoa da. Segundoko fotograma gutxiago filmatzen direnean kamera arina esaten den efektua lortzen da, eta kamera geldoa efektua segundoan ahalik eta fotograma gehien filmatuz lortzen da. Bideoan eta telebistan, irudien kadentzia hogeita lau irudi segundokoa da.  v  Su arma batek jaurtitzen duen tiro kopurua denbora jakin bakoitzeko (minututan neurtua gehienetan).