Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kadsura

iz. Bot. Hosto iraunkorra duten landare igokari batzuen genero izena. 4 m inguru luze egin daitezke. Arrautza itxurako hosto larrukarak, kolorez berdeak, eta iraunkorrak dituzte. Oin banatan izaten dituzte lore arrak eta emeak; txikiak, usaintsuak eta kolorez marroi argiak izaten dira horiek. Berez Asiakoak dira, baina lorategietan eta beste leku askotan ere lantzen dira apaingarri gisa erabiltzeko. Ezagunena Japoniako kadsura (Kadsura japonica) da.