Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kabure

iz. Zool. Estrinjidoen familiako hegazti txikia, 24 cm inguru luzea, kolorez arre grisaxka, baina orbain beltzak ere badituena (Glaucidium ferox). Argentinako eta Paraguaiko oihanetan bizi da. Bere kantuaz zorabiatzen dituen txori txikiak jaten ditu. Kaburearen lumak magiazko indarra duela uste dute hura bizi den lekuetako indiarrek.