Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kabul

Afganistango hiriburua. 1.424.400 biztanle (1988). Unibertsitate- eta administraziogunea. Karabana biltokia eta eskulangintza.  v  Historia. Grekoen antzinako Kabura da. Mongolen inperioaren hiriburu izan zen XVI. mendean, eta 1977az gero Afganistango hiriburua da. Afganiar gerren garaian, bi bider suntsitu zuten bertan britainiarren gudarostea, 1842an eta 1879an. Hiriak kalte handiak izan ditu azken urteetako gerragatik.