Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kabul

Afganistango eta Pakistango ibaia. 500 km inguru ditu. Kuh-i Baba mendiaren ekialdeko ertzean jaiotzen da, Kabulgo hiritik eta Afganistan eta Pakistan batzen dituen Jaybar-ko mendatetik igaro, eta Indo ibaian isurtzen du ura. Udan lehortu egiten da, baina udaberrian, izotza urtzean, asko handitzen da.