Juan Fernandez uharteak
Txileko uhartedia, Ozeano Barearen hegoaldean, Valparaisoko itsasertzetik 650 km-ra. 516 biztanle (1982; Robinson Crusoe izeneko herrian bizi dira gehienak, Cumberland baiaren ertzean). Hiru uharte bereizten dira: Más a Tierra edo Robinson Crusoe uhartea (93 km2), Más a Fuera edo Alejandro Selkirk uhartea (88 km2) eta Santa Clara uharte txikia, Más a Tierra uhartearen hego-mendebalean. Sumendi uharteak dira. Otarrain arrantza. v Historia. 1563an aurkitu zituen uharteak Juan Fernández itsasgizon espainiarrak. Han bizi izan zen urte batzuez Alexander Selkirk itsasgizon eskoziarra; marinel horrek kontatutakoetan oinarritu zen Daniel Defoe idazlea bere Robinson Crusoe ospetsua idazteko.