Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juan de Fuca itsasartea

Ozeano Bareko ipar-ekialdeko itsasartea, Vancouverko uhartearen (Kanada) eta Olimpic penintsularen (Washington, Estatu Batuak) artean. 18-27 km-ko zabalera du, eta haren erdian dago bi estatu horien arteko muga. Espainiako koroaren zerbitzuan jardun zuen itsasgizon greziar bat zen Juan de Fuca; 1592an aurkitu zuen delako itsasartea.