Juan de Avila, santua
Espainiar erlijio gizona (Almodovar del Campo, Toledo, 1500 - Montilla, Kordoba, 1569). Bere garaiko predikari argienetakoa izan zen. Judu familia batean sortu zen eta Salamancako eta Alcalako unibertsitateetan ikasi zuen. 1529an Andaluziara bidali zuten eta arazoak izan zituen Inkisizioarekin, elizan proposatu zuen eraberritzea eta bere jatorri judua zirela eta. Baezako unibertsitatea antolatu zuen eta Joan Gurutzekoa eta Frai Luis Granadakoa izan zituen ikasle Kordoban. Obra nagusiak: Audi, filia, et vide (1567, Entzun, alaba, eta ikus) liburu aszetikoa, eta Epistolario espiritual para todos estados (1578, Egoera guztietarako izpirituzko gutunak) giro aszetikoan idatziriko gutunen bilduma. v Jaieguna, maiatzaren 10a.