Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juantorena, Alberto

Kubatar atleta (Santiago de Cuba, 1950). Saskibaloiko jokalari bezala hasi zen, baina kirol horretarako garaiegia ez zenez (1,91 metro) atletismoari ekin zion. Montréalgo 1976ko Olinpiar Jokoetan 400 eta 800 metroko atletismo probak irabazi zituen, eta 800 metrokoan munduko denborarik onena egin zuen (1 m, 43,50 s). Bi proba horiek urte berean irabazi dituen lehen atleta da. Zaldi eroa ezizenez da ezaguna. Moskuko Olinpiar Jokoetan 400 metroko proban bakarrik parte hartu zuen, denboraldi horretan min hartu eta hainbat denbora igaro behar izan baitzuen entrenatu ezinik. Fidel Castrok Kubako Kirol ministro izendatu zuen.