Jouhaux, Léon
Frantses sindikalista (Paris, 1879 - Paris, 1954). Poxpolo lantegi bateko langilea izan zen eta CGT (Confédération Générale du Travail) sindikatuko idazkari nagusia 1909-1947 urteetan. Gerraren aurkako saioak egin zituen arren, frantses armadaren aldeko egitea eskatu zuen Lehen Mundu Gerraren garaian. Errusiako iraultzaren aurka agertu zen 1918an eta CGT banatu zenean (1921, GGTUren sorrera), idazkari nagusi izaten jarraitu zuen berak; beste hainbeste gertatu zen 1936an bi adarrek bat egin zutenean. 1940an begirapean ezarri zuen Vichy gobernuak, CGT debekatu ondoren, eta Buchenwald-eko kontzentrazio esparruan eduki zuten naziek 1943-1945 urteetan. Gerraren ondoren kargu garrantzitsuak bete zituen nazioarteko erakundeetan eta 1948an V utzi eta CGT-FO (Confédération Générale du Travail - Force Ouvrière) sindikatua sortu eta Sindikatu Libreen Konfederazioa deituriko sindikatu elkartea bultzatu zuen. v Bakearen Nobel Saria eman zioten 1951. urtean.