Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jotxo

Japoniar eskultore budista (? - Kioto, 1057). Erdi Aroko japoniar artista ospetsuenetako bat izan zen. Kosho eskultorearen semea zen eta Fujiwara Mitxinaga Japoniako buruzagi nagusiarentzat lan egin zuen bereziki. kiyoseho edo zura landu eta irudiak egituratzeko teknika berezia garatu eta osatu zuen, eta erlijio lanetan ziharduten eskultore anaidiak sortu zituen. Kiototik hurbil dagoen Uji hiriko Byodo-in tenpluko Buda Amida da Jotxoren lan ospetsuena (1053).