Jourdan, Matthieu Jouve
(Jourdan Coupe-tête, «Jourdan buru-moztailea» deitua). Frantses iraultzailea (Saint-Just 1749 - Paris, 1794). Parisko lehen iraultza egunetan parte hartu zuen eta, armadan sartu ondoren, guztiz nabarmendu zen Vaucluse aldean, Izuaren Garaian egin zituen gehiegikeriengatik (Glacièreko sarraskia, Avignonen, 1791ko urrian). Burua moztu zioten iraultza epaitegi baten aginduz.
- jotze
- Jouhaux, Léon
- Joule
- joule
- Jourdain, Frantz
- Jourdan, Matthieu Jouve
- Journiac, Michel
- Jouve, Pierre Jean
- Jouvenel, Bertrand
- Jouvenet, Jean-Baptiste
- Jouvet, Louis