Journiac, Michel
Frantses artista (1938 - 1995). Gina Pane eta François Pluchartekin batera, gorputz artearen ordezkarietako bat izan da Frantzian. Oso gazterik izan zuen Jean Genet ezagutzeko aukera. Michel Journiac homosexuala zen, eta izaera horren aztarnak etengabe agertzen zituen bere lanetan. Odola da bere mihisetan askotan agertzen den beste ezaugarri bat. 1968an artikulu bat idatzi zuen Combat aldizkarian: De la révolte à l’interrogation. François Pluchartekin Artitudes arte aldizkaria sortu zuen 1971. urtean; 1979. urtea bitarte argitaratu zen. Lan aipagarrienen artean ditu: Pièges (1968, Tranpak), Manifeste du chèque (1970, Txekearen adierazpena), Hommage à Freud (1972, Freud-i omenaldia), Contrat de prostitution (1973, Prostituzio kontratua), Messe pour un corps (1993, Gorpu baten aldeko meza). 1993an berunezko eta giza errautsezko lingoteak egin zituen HIESak hildako lagunen errautsekin. Bere lan asko HIESak eramandako lagunei eskainiak dira.