Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jordan, Michael Jeffrey

(Air Jordan deitua). Estatubatuar saskibaloi jokalaria (Brooklyn, New York, 1963). Kirol honek izan duen jokalaririk ikusgarrienetakoa da. Arintasuna eta lastertasuna ditu ezaugarri, baita egiten dituen jauzi harrigarriak ere; horregatik ezagutzen da air Jordan ezizenez. Aipagarria da halaber saskiratzeak lortzeko duen ahalmena (partida batean 60 puntu baino gehiago egin zituen). 1984. urtean Los Angelesen egin ziren Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen Estatu Batuetako talde amateurrarekin. 1985. urteko Estatu Batuetako roockie onena, jokalari berririk onena, alegia, hautatu zuten. Chicago Bulls taldean jokatu zuen 1984. urtetik 1993. urtea arte. 1992. urtean Bartzelonan egin ziren Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen Estatu Batuetako taldearekin aritu zen. 1993an saskibaloia utzi eta beisbolean hasi zen, baina laster itzuli zen Chicago Bulls taldearekin. NBAko onena izan zen berriro 1997 eta 1998. urteetan.