Jordan, Armin
Suitzar orkestra zuzendaria (Luzerna, 1932). Friburgoko eta Lausanako kontserbatorioetan ikasketak egin ondoren, Zuricheko (1963-1968) eta Saint-Galleko operak (1968-1971) zuzendu zituen Armin Jordanek. Ondoren Basileako Operako musika zuzendari izan zen 1973-1989 urteen bitartean. Bien bitartean, Lausanako ganbera orkestran aritu zen (1973-1985). Jordani esker Suitzako orkestra nagusietako bat bihurtu zen orkestra hura. 1985. urtetik aurrera, Suitzako Orkestrako zuzendari izan zen. Batez ere, frantses musikagileen sinfoniak landu zituen: Hector Berlioz, Emmanuel Chabrier, Gabriel Fauré, Claude Debussy, Maurice Ravel. Bere garaiko hainbat musikagileren lanak estreinatu ditu, besteak beste, Luciano Berioren Requies (1984) eta Girolamo Arrigoren O notte, o dolce note.