Jordan, Ernst Pascual
Alemaniar fisikaria (Hannover, 1902). Fisikako irakaslea izan zen Rostocken, Berlinen eta Hanburgon. Max Bornen ikasle eta lankidea zen, eta harekin batera quantum-en mekanikaren sortzaileetariko bat izan zen. Elektrodinamika, erlatibitate orokorra, astrofisika, kosmologia eta biofisika alorretan ere egin zituen azterketak.