Johnson, Uwe
Alemaniar idazlea (Cammin, Ekialdeko Alemania, 1934 - Sheernes, Ingalaterra, 1984). Literatura germaniarra ikasi zuen Leipzigen eta Mendebaleko Berlinera jo zuen 1959. urtean, Ingrid Babendererde bere lehen eleberriari aldaketa batzuk egin nahi ez izateagatik argitara ezinean zegoelako. Bitan banaturiko Alemaniaren egoerak kezkatuta bizi izan zen eta grina hori nagusitu zen haren lanetan. Teknika desberdinak erabili zituen bere eleberrietan. Mutmassungen über Jacob (1959, Jakoben inguruko gogoetak) izan zen haren lehen lana Mendebaleko Berlinen. Bere bigarren eleberriarekin Formentor saria eskuratu zuen: Das dritte Buch über Achim (1961, Achim-en inguruko hirugurren liburua). Gruppe 47 taldeko kidea zen. Beste lan aipagarri batzuk: Karsch, und Andere kontakizun laburra (1964), Zwiei Ansichten, ikusle neutral baten ikuspuntutik bi Alemanien ikuspegia eskaintzen duen obra (1965, Bi ikuspuntu) eta Jharestage, Aus dem Leben von Gesine Cresspahl tetralogia (1970-1983, Urtemugak, Gesine Cresspahl-en bizitza)