Jodorowski, Alejandro
Txiletar zinema eta antzerki zuzendaria (Iquique, 1930). Fernando Arrabal antzerkigilearekin eta Topor pintorearekin batera Burlesque antzerki taldea (1962), gero Panique izango zena (1964-1965), sortu zuen Parisen. Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Santiagon. Pailazo eta antzezle gisa hasi zen lanean, eta marioneta eta mimo konpainia bat sortu zuen. 1953an Parisera joan zen Marcel Marceaurekin ikastera. Garai hartan idatzi zituen El fabricante de máscaras (Maskara egilea) eta La jaula (Kaiola). 1965ean Mexikora joan eta hamar urtez egon zen bertan. Garai hartan egin zituen muntaketak iskanbila handien iturri izan ziren kulturaren munduan, oso urratzaile eta abangoardistak zirelako. Becketten, Shakespeareren, Ionescoren eta Strindbergen testuak eta paniko famatuak erabili zituen muntaia horietarako. Producciones Pánicas bere ekoizpen enpresarekin zenbait film egin zituen: Fando y Lis (1968, Fando eta Lis), El topo (1970, Satorra), La montaña sagrada (1972, Mendi sakratua) eta Santa sangre (1989, Odol santua). Bere zenbait filmetan, gainera, antzezle, musikagile eta gidoigile gisa parte hartu du. Nobelak ere idatzi ditu, El paraíso de los periquitos (1984, Papagaitxoen paradisua) eta El dedo y la luna (1987, Hatza eta ilargia).
- jockey
- Jochum, Eugen
- Jodelle, Étienne
- Jodhpur
- jodo
- Jodorowski, Alejandro
- Joel, Billy
- Joel
- joera
- Joffé, Roland
- Joffre, Joseph-Jaques-Césaire