Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jodhpur

Indiako ipar-mendebaleko hiria, Thar basamortuko iparraldean (Rajasthango estatua). 648.621 biztanle (1991; Jodhpurko eskualdeak 22.860 km2 eta 1.800.000 biztanle ditu). Komunikabide lotune garrantzitsua da. Unibertsitatea, aireportua. Botikagintza, ehungintza, burdingintza. Bertako eskulangintzak, beirarenak eta boliarenak batez ere, oso garrantzi handia du.  v  Historia. 1459an sortu zuen Rao Jodha rajput edo buruzagi militarrak eta Jodhpurko printzerriko hiri nagusia izan zen. Marwar-go printzeen egoitza izan zen IV. mendean, Mandor izenez.