Jingu Kogo
Japoniako enperadorea 200-269 urteetan (Japonia, 170? - Japonia, 269?). Elezaharrak esaten duenaren arabera, Txuai XIV. enperadorearen emaztea eta Ojhin enperadorearen ama zen. Senarra hil zitzaionean Korearen konkistari ekin zion. Korea Japoniaren mendean ezarri zuelako da batez ere ezaguna.