Jimmu Tenno
Japoniako lehen enperadorea, elezaharren arabera (K.a. VII. mendea). K.a. 722tik 585ra bizi izan zen, elezaharrek diotenez. Japoniako inperioa eta enperadoreen dinastia sortu zituen K.a. 600. urtean. Datu hori oso zehatza ez bada ere, urte hori ontzat hartzen da Japoniako kronologiaren hasiera adierazteko. Kyushu uhartetik atera eta gorabehera askoren ondoren Yamato Honshu uharteko herrialdea konkistatu zuela diote aditu batzuek.