Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jipijapa

iz. Etnogr. Ekuadorko mendebaleko herria, Manabi-ko eskualdean. 33.450 lagun inguru dira. Herriaren izen bera duten lastozko kapeluak egiten dira bertan. || Bot. Ziklantazeoen familiako palmondoa. Erdiko Ameriketan eta Hego Ameriketan eskualde askotan hazten da. Hostoak oso erabilgarriak dira eskulanetan. || Jipijapa palmondoen hostoetatik lortzen den lasto fin malgua. || Jipijapaz egiten den lastozko kapelua.