Jauregi Uribarren, Gabriel
Arabar idazlea (Aramaio, 1895 - Zornotza, 1945). Karmeldar Oinutsen ordenean sartu zen. Ordenak Gasteizen zuen egoitzan fisika eta kimika irakasle izan zen. Karmengo Argia aldizkarian eman zituen argitara bere lanik garrantzitsuenak. Obra nagusiak: Pisia (1935) eta Kimia (1936). Izadiari buruzko lan bat ere idatzi zuen, baina Espainiako Gerra Zibila zela eta, ez zen argitaratua izan.