Janés, Clara
Katalan idazlea (1940). Poesia, nobela eta saiakera idatzi ditu. Nobelen artean nabarmentzekoak ditu Los caballos del sueño (1989, Loaren zaldiak) eta El hombre de Eddén (1991, Eddengo gizona). 1982an Ymelda Navajoren Doce relatos de mujeres antologian argitaratu zen (Hamabi emakumeren kontakizunak) bere kontakizunetako bat. Saiakeran, zenbait artisten bizitzak idatzi ditu: Federico Mompou (1987), Daniel Vázquez Díaz (1980), Murillo (1980), Monet (1992) eta Rubensenak (1992); beste gai batzuk ere erabili ditu, esate baterako, bidaiak –Sendas de Rumanía (1981, Errumaniako bideak)– eta hizkuntza –Las palabras de la tribu (1993, Tribuaren hitzak)–. Poesian egin du, hala ere, lanik nagusia; bere poemagintzan amodioa da gai nagusia: Las estrellas vencidas (1964, Izar garaituak), Límite humano (1973, Gizakiaren mugak), En busca de Cordelia y poemas humanos (1975, Cordeliaren bila eta giza poemak), Kampa (1979), Libro de alienaciones (1980, Alienazioen liburua), Eros (1981), Vivir (1983, Bizi), Fósiles (1984, Fosilak), Jardín y laberinto (1990, Lorategia eta labirintoa), Ver el fuego (1993, Sua ikustea) eta Rosas de fuego (1996, Suzko arrosak). Itzulpenak ere egin ditu, ingelesetik (Mary Higgins Clark, Peter Tonkin eta Julian Symons), frantsesetik (M. Duras), portugesetik (Vergilio Alberto Vieira), txekieratik (Jiril Kratochvil eta Ivan Kilma) eta turkieratik (Yunnus Emré).