Jancsó, Miklós
Hungariar zinemagilea (Vác, 1921). Bere herriaren historia aztertzen eta interpretatzen duten filmen egilea da, estilo zail eta barroko batean. Sari garrantzitsuak lortu ditu Cannes-en eta Venezia-n. Jancsó-ren lan ezagunenak: Etsituak (1965), Agnus Dei (1970), Psalmu gorria (1971), Elektra (1974), Bizio pribatuak, bertute publikoak (1976).