Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Janbliko

(Gr. Iamblikhos). Siriar filosofo neoplatonikoa (Kalcis, Siria, 250 inguruan - 330). Siriako eskola neoplatonikoa sortu zuen. Teologiaz eta teosofiaz hornitu zuen bere filosofia sistema eta neoplatonismoan oinarritu zituen bere lanak. Badirudi gaztetatik ezagutu zituela egiptoarren eta kaldearren dotrina esoterikoak. Grekoz idatzi zuen. Haren obraren zati txiki bat baizik ez da gorde eta haren filosofia sistema Proklo V. mendeko filosofoaren idatziei esker da ezaguna. Matematika obrak ere idatzi zituen. Idazlan nagusiak: Egiptoko misterioak, Pitagorasen bizitza, Protrepticus edo filosofiarako deia, Matematikaren zientzia, Aritmetikaren teologia oinarriak eta Nikomakoren aritmetika.