Jan Mayen
Norvegiako sumendi uhartea, Artiko Ozeanoan, 240 km Groenlandiatik ekialdera eta 480 km Islandiatik iparraldera. 373 km2. Haakon VII.a da sumendirik garaiena (2.277m.). v Historia. Henry Hudson itsasgizon ingelesak aurkitu zuen uhartea 1607an. 1921ean Norvegiako Meteorologia Institutuak eguraldi estazio bat jarri zuen han. Zortzi urteren buruan Norvegiarena egin zuten uhartea. II. Mundu Gerran harresiz inguratu zuten Jan Mayen, aliatuen radarrak kontrolatzen zituzten langile eta meteorologoak baitzeuden han.