Izurrategi Berrostegieta, Juan
Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1863 - Dueñas, Palencia, 1938). Apaiza zen eta berrogei urtez egon zen Elorrion erretore. Predikari gisa aritu zen jendearengan entzute handia lortzen zuela. Jaungoiko-Zale, Euzkadi eta La Gaceta del Norte agerkarietan eman zituen argitara bere artikulu gehienak. Obra nagusiak: Umechuen Jauna artuterako berbaldi laburrak (1912), Jerusalem osterean semeak amari (1923) eta Urteko igande guztietarako Goizpar edo Ebanjelioak. 1937. urtean atxilotu zuten abertzalea izateagatik, eta handik urte betera hil zen Espainiako presondegi batean, Palencian.
- Izura
- Izura-Azme
- izurde
- Izurdiaga
- Izurieta
- Izurrategi Berrostegieta, Juan
- izurri
- izurrite
- izurritsu
- izurritu, izurri(tu), izurritzen
- izurritze