Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

izurde

iz. Itsaso epel eta beroetako ugaztun haragijalea, taldeetan bizi dena (Delphinus delphis).  v  2-2,50 m inguru luzea da (Delphinus delphis). Gorputz sendo luzexka, azal leun distiratsukoa izaten du, bizkarrean beltza eta sabelean zuria, burua txikia eta muturra moko formako luzexka. 200 bat hortz ditu. 10 hilabeteko ernaldia izaten du, eta aldiko ume bakarra jaiotzen da. Izurdeak soinu jakin batzuek boteaz komunikatzen dira beren artean. Gizonek errazki hazten dute eta azkar ikasten ditu irakasten zaizkion trebeziak. Akuario askotan badute jendearen jostagarri. Bere haragia ona da jateko. Arrainak eta zefalopodoak jaten ditu batez ere.