Iztueta Armendaritz, Paulo
(«Errandonea», «Yon Ayerza», «Iztueta’tar Paulo»). Gipuzkoar idazlea (Berastegi, 1941). Apaiz sakramentinoa izana. Madrilen eta Erroman egin zituen filosofiako eta soziologiako ikasketak. Olerti, Jakin, Zeruko Argia eta Herria agerkarietan eman ditu argitara bere artikulu gehienak. Obra nagusiak: Kalerako otoitzak (Quoist-en Pričres liburuaren itzulpena), Ibiltari (olerkiak, 1980) eta Herbestean (Irungo Hiria saria, 1980). Jokin Apalategirekin batera idatzi zituen Marxismoa eta nazional arazoa Euskal Herrian (1974) eta Sei idazle plazara (I eta II) obrak. Berriki kaleratu ditu Orixe euskal idazlearen obra osoa, aurre lan jakingarri batekin.