Izagirre Amenibar, Aquilino
(«Zepai» deitua). Gipuzkoar bertsolaria (Azpeitia, 1906 - Idiazabal, 1971). Azpeitian jaio baina Errezilgo Zepai baserrian hazi zuten, Txapel bertsolariaren familian. Baso mutila eta hargina izan zen bizibidez. Idiazabala ezkondu eta taberna bat jarri zuen bertan. Umoretsua zen eta ospe handia izan zuen bere garaian.