Izagirre, Iñaki
Gipuzkoar sukaldaria (Lazkao). Lanbide Hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren atzerrira joan zen, eta Estatu Batuak, Holanda eta Britaina Handiko jatetxeetan lan egin zuen. Iruñeko Aralar jatetxean sukaldari-buru izan zen, eta Sevillako Oriza eta Madrilgo Wallis jatetxeak sukaldari-buru gisa sortu zituen. Madrilgo Jaun de Alzate jatetxean egindako lanari esker jaso zuen 1988an sukaldaririk onenari emandako Gastronomia Sari Nazionala. 1997an Irunen kokaturiko XVI. mendeko euskal baserri bat eskuratu eta jatetxe bat ezarri zuen bertan, Labeko Etxea.