Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iyeasu

edo Iyeyasu. Japoniar jenerala (1542-1616). Tokugawa xogun aroa fundatu zuen. Yedo (gaurko Tokio) jarri zuen hiriburu; misio kristau guztiak debekatu zituen, baina 1605an holandarrei baimena eman zien Hiradon egoitza har zezaten, gerora salerosketa indartu zuena.