Iturria Erice, Jose
(«Jose Maria de Aranaz»). Nafar idazlea (Arantza, 1870 - Iruñea, 1952). Apaiz kaputxinoa zen. Lekarotzen egin zituen apaiz ikasketak eta Filipinetan egon zen misiolari 1904-1911. urte bitartean. Handik Euskal Herrira itzuli zenean hasi zen euskaraz idazten. Obra nagusiak: Nere Laguna (sermoi bilduma, 1922-1931), Eiza-iztia edo Abere ta piztiak (etxe eta basa animalien inguruko ipuinak, 1929; Bilboko Euzkadi egunkarian argitara emanak). Lapurdira igaro zen 1936. urtean, Gerra Zibilaren hasieran, eta 1940. urtean itzuli, ordenako agintariei men egin ondoren. Eskuizkribu ugari utzi zuen Baionako komentuan.