Iturregi, Patxi
Arabar idazlea (Laudio, 1952). Itsas ikasketak egin zituen Portugaleten eta ozeanoetan barrena ibili zen zenbait urtez. Gaur egun bere jaioterrian bizi da eta bertako euskaltegiko irakaslea da. Hainbat ipuin sariketa irabazi arren, bakarka liburu bakarra kaleratu du: Haizea kontra (1996).