Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai
Bizkaitar bertsolari eta idazlea (Durango, 1974.). Arte ederretako ikasketak egin zituen EHUn. Jon Lopategiren bertso eskolan aritutakoa, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan hirutan izan da txapeldun (1990, 1991, 1992), Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan birritan (1991, 1992), eta beste hainbatetan Araba-Bizkaiko Txapelketan (1994, 1996). Txapelketa Nagusiko finalera hiru aldiz iritsi da (1993, 1997, 2001): 1993an hirugarren izan zen. Musikaren munduan ere ibilitakoa da; «7 Eskale» taldea sortu zuen Josu Zabala eta Igor Elortzarekin elkarlanean, eta bi disko argitaratu: Bertso berriak pobreziari jarriak (1996) eta Barrenkaleko bluesak (1997). Idazle gisa bi lan argitaratu ditu: Isladak (1997), Berandu da gelditzeko (1999).