itsasontzi
iz. Itsasoan ibiltzeko zernahi ontzi. v Historia. Itsasontzien erreferentzia zaharrenak Egiptoko hormetako irudietan ikus daitezke, K.a. 6000. urte inguruan ihiz eraikiak. Arraunez bakarrik mugitzen ziren hasiera batean, eta ondoren belaz osatu zituzten, haizearen indarraz baliatzeko. Greziarrak eta erromatarrak hasi ziren zura erabiltzen itsasontziak egiteko. Bikingoek hainbat hobekuntza ezarri zuten haien gudu itsasontzietan, baina benetako iraultza 1801. urtean gertatu zen, lehen lurrun motorra asmatu zenean. 1818. urtean lehen burdin ontzia eraiki zen, eta mende horren bukaeran gurpil eragile erraldoia lurrun turbina motorrak ordezkatu zuen, eta altzairuaren ordez burdina erabiltzen hasi ziren. Geroztik itsasontzigintzak bultzada handia izan zuen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren batez ere.