Itsasoko legea
Itsasbideen, uraren, itsasoko baliabideen jabegoaren gaineko legea, 1983an munduko 117 naziok onartu zutena. Lege horren arabera nazio baten itsasertzetik 12 milia bitarteko itsaso partea nazio horren esku gelditzen da, eta bertatik igarotzeko baimena behar dute beste nazioetako itsasontziek eta hegazkinek; 12 milia horietatik harago edozein naziotako itsasontziak eta hegazkinak ibil daitezke. Nazio bakoitzak bere itsasertzetik 200 milia bitarteko itsas baliabideak ustiatzeko eskubidea du (mea baliabideak izan ezik, horiek munduko nazio guztien ondasunak baitira). Bi nazioren arteko itsas tartea 400 miliatik beherakoa denean elkarren artean erabaki behar dute nola banatu tarte hori. Lege hori onartu zuten nazio handienak Sobiet Batasuna eta Frantzia izan ziren; beste nazio aurreratu eta industrializatu askok ez zuten onartu.